ERAKUSKETA 2019: EMAKUMEA ETA EUSKAL PILOTA

Simón Bolívar Museoan  uztailaren 24tik urriaren 28ra “Emakumea eta Euskal Pilota – Mujer y Pelota Vasca” erakusketa ikusgai egongo da XX. mendean munduko kantxarik garrantzitsuenetan ibili ziren emakumeak omentzeko.

Erakusketa hau Gernikako Euskal Herria museoan eta Bilboko Ondare Aretoan egon da aurrez eta ordutegi hau izango du orain: uztaila eta abuztuan asteartetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 eta larunbatak eta igandeak 12:00-14:00, eta irailean eta urrian  10:00etatik 13:00etara.