Museoen Nazioarteko Eguna

Urtero legez, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko eguna ospatzen da. 

Aurten, egoera bereziak hala behartuta, ez da aurrez aurreko ekitaldirik egin ahal izango, baina museoak guztion etxeetara heltzeko ahaleginetan, Bizkaiko Museoek web orrialde bat sortu dugu, bertan maiatzaren 18tik hasita maiatzaren 29ra arte hainbat museotako elementuak ikusgai egongo direlarik. Hemen daukazue ekitaldi honetako aurkezpen bideoa, eta honako hau da maiatzaren 18tik aurrera martxan egongo den web orrialdea: www.museoeneguna.eus

Ikusi, gozatu eta zabaldu!