Museoa

Museoa 1983ko uztailaren 24an inauguratu zen, Simón Bolívar beraren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Ziortza-Bolibarren kokatuta dago, Bolívarren beraren arbasoen herrian, Errementarikua izeneko baserrian, Done Jakue bidearen ondoan. Orubea Simón Bolívar “Zaharra” zenaren familiarekin lotuta dago, hori da, Simón Bolívar “Askatzailea”-ren bosgarren aitona.

Museoko bilduma Bizkaiko Erdi Aroko historiari eta Simón Bolívar “Askatzailea”-ren (1783-1830) ibilbide pertsonal eta politikoari dedikatuta dago.