MUSEOA BERRIZ ERE ZABALIK!

Ekainaren 2tik aurrera Simón Bolívar Museoa zabalik egongo da, beharrezko segurtasun-neurri guztiekin.

Hona hemen hartutako neurrietako batzuk, museoa bisitatzerakoan kontutan hartu beharrekoak:

  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, eta bisitari bakoitzak etxetik ekarri beharko du berea. Norbait maskararik gabe etorriz gero museoan eskuragarri izango ditu.
  • Pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da uneoro
  • Sarreran eta irteeran eskuak garbitzeko gelak egongo dira
  • Talde murriztuak (gehienez 4 pertsona) 10 minuturo
  • Norabide bakarreko bisitaldia
  • Ikus-entzunezko elementuak desgaituta egongo dira, martxan jartzen dituzten botoiak ukitzea saihesteko. Era berean, ez da museoko liburuxkarik eskuragarri egongo.

Museoaren ordutegia berdin mantenduko da:

Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00
Larunbat, igande eta jaiegunak: 12:00 – 14:00
Astelehena: Itxita (jaiegunak barne)
Uztaila eta abuztua: Ohiko ordutegiaz gain, arratsaldez ere zabalik, 17:00etatik 19:00etara