Ekitaldiak

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Ana Apika ipuin kontalariaren “KOLOREZ ESTALI” funtzioa edukiko dugu. 17:30etan, Simón Bolívar Museoan. 5 urtetik gorakoentzat.

HITZALDIA

Martxoaren 5ean  Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikerlaria hizlari izango duen Manuela Saenz de Bergara, “Askatzailearen Askatzailea”-ri buruzko hitzaldia edukiko dugu Simón Bolívar Museoan.

SIMÓN BOLIVARREN JAIOTEGUNAREN OSPAKIZUNA

2019ko uztailak 24 Ordua: 12:00 -Hitzaldia: Emakumea eta euskal pilota: iragana eta oraingoa. Arantxa Pereda, erakusketaren komisaria eta Leire Etxaniz, 2019ko Master Cup esku pilota irabazlearen eskutik. -Emakumea eta Euskal Pilota erakusketaren inaugurazioa. mujer y pelota vasca

Museoen Nazioarteko Eguna 2019

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2019 Maiatzak 18. Irekiera berezia. 10:00-14:00 – 11:00 Gidatutako bisita museora. Aurretiazko erreserba. Doan. Elebiduna – 12:00 Ipuin kontalaria. “Munduko ipuinak”. Doan. Euskaraz IPUIN KONTALARI  

2015eko Ondarearen Europako Jardunaldiak

Urriak 4 eta 25 (igandeak).  Ordua: 12:30 Bisitaldi gidatua eta forjatze tradizionalaren erakustaldia. Bisitaldiaren ondoren sagardo dastaketa.

2014ko Ondarearen Europako Jardunaldiak

Bisitaldi gidatua. Monjeen Etxea: Zenarruza. Urriaren 11n eta 25ean, larunbatak, 12:00etan. Leku kopuru mugatua. Erreserbak eta informazioa: 946 831 951  

2013ko Ondarearen Europako jardunaldiak

Bisita gidatua: Bolibar herria eta Ziortzako Monastegia. Egunak: urriak 5 eta 26. Ordua: 11:30. Elkargunea: Simón Bolívar Museoa. Erreserbak: 946 831 951

Simón Bolívarren jaioteguna, uztailak 24

Simón Bolívarren jaiotegunaren harira, Koldo San Sebastiánek (kazetaria eta euskal diasporan aditua) “Ameriketan dago: Pastores en el Oeste” hitzaldia eskaini du. Horrez gain, museoak gaiari buruz abiatu duen ikerketa lana aurkeztu du: “Ziortza-Bolibarko amerikanuak”.

Ziortzako Kontzertuak: bisita gidatuak

Aurten, Ziortzako Kontzertuen 25. urtemuga izanik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ziortza-Bolibarko Udaletxeak Simón Bolívar Museoa eta Ziortzako Kolegiata bisitatzeko aukera eskaintzen dute bisita gidatuen bidez. Museoko bisita 16:00etan hasiko da eta kolegiatakoa kontzertuak amaitu ostean.

« Aurreko orrialdea
Hurrengo orrialdea »