ERAKUSKETA: Bolibar maitea. Urriaren 23ra arte. Argitaratu gabeko argazkiak eta testuak (Jon Bilbao funtsak)

Simón Bolívar Museoak aurkezten duen Bolibar maitea deituriko erakusketa, Jon Bilbaoren (Cavey, Puerto Rico 1914 – Gorliz Bizkaia, 1994) dokumentazioan (argazkiak eta testuak) dago oinarrituta. Jon Bilbao euskaltzalea, idazlea, irakaslea, liburuzalea eta Eusko Bibliografiaren sortzailea izan zen.