Bolívar beraren ikonografia

Museo Simón Bolívar Planta Baja

Beheko solairuan Simón Bolívar beraren argazki-bilduma dago, bai eta bisitarientzako informazio-puntua ere. Horrez gain, solairu horretan egon ohi dira aldi baterako erakusketak.

Beheko solairuaren eta lehenengo solairuaren artean dagoen eremutxoan objektu etnografikoak egon ohi dira erakusgai. Horien artean, aipatzekoak dira baserriko jatorrizko harraska (harria) eta Ziortza-Bolibarri buruzko bi informazio-panel.