Simón Bolívar (Bigarren Solairua)

Bigarren solairua

Bigarren solairuan Simón Bolívarren biografia aurkituko duzu: genealogia, Europan zehar egin zituen bidaiak eta bidaia horiek bere prestakuntza intelektualean izan zuten eragina; Independentziaren agertokia eta Manuela Sáenzen presentzia bere bizitzaren azken urteetan.
Bolívarren inguruko gertaerak gogora ekartzen dituzten dokumentu eta objektuek aurkituko dituzu bertan.

Biografia

1783 Uztailak 24, Caracasen (Venezuela) jaio zen famili kreolar handiki batean.
1786 Bere aita, Juan Vicente Bolívar y Ponte galtzen du.
1792 9 urte dituela hil zen María Concepción Palacios, bere ama. Handik aurrera amaren familia egingo da Bolívar gaztearen heziketaren kargu. Andrés Bello eta Simón Rodríguez izango ditu maisu nagusi.
1798 15 urte dituela Araguako milizian sartzen da.
1799 Europara doa lehenengoz. Madrileko egonaldia eta Bilbora bidaia.
Madrilen Caracaseko lagun duen Manuel Malloren bitartez Gortean sartzen da.
1802 Simón Bolívar eta María Teresaren arteko ezkontza ospatzen da.
Berehala abiatuko dira Venezuelara.
1803 Urtarrilaren 23an hiltzen da bere emaztea, beroaldeko sukarrez. Urte bereko
udan Europara bigarrenez joatea erabakiten du, oraingo honetan esperientzia politiko berriak izango ditu eta ardura politiko batez jabetuko da. Pariesen izango du bere bizilekua eta bidaiak egingo ditu Europan zehar.
1807 Bolívar Caracasera heltzen da eta lehenengo iraultza asmoak somatzen ditu.
1810 Vicente de Emparan, Venezuelako gobernadorea, kargutik kentzen dute.
Gertakari hau independentziaren aldeko pausu garrantzitsua izango da.
1811 Venezuelako Kongresuak independentzia dekretatzen du.
1812 Lehenengo iskanbila militarrak hasi ondoren, erregetiarren erasoladiak eta traizioaren ondorioz, Cartagena de Indias-era (Colombia) ihes egin beharko du.
1813 Askatzaile izandatzen dute.
1815 Jamaican babesten du bere burua eta bertan “Jamaicako Gutuna” idazten du, dokumentu garrantzitsua Bolívarren idearioa ezagutzeko.
1816 Esklabutzaren askatasuna dekretatzen du.
1819 Colombiako independentzia (Boyacako bataila ,1819-8-7)
1821 Venezuelako independentzia (Caraboboko bataila, 1821-6-24)
1822 Bolívarrek gudaroste erregetiarra gainditzen du (Bombonako bataila, 1822-4-7).
Bere laguntzaile onenak, Sucrek, Ecuador askatzen du (Pichinchako garaipena, 1822-5-24).
1824 Zaldunteri erregetiarra garaitzen du Bolívarrek (Juningo garaipena, 1824-8-6), eta Sucrek Peru askatzen du (Ayacuchoko bataila, 1824-12-9), Espainiak Amerikan zuen nagusitasuna galduz.
1825 Boliviaren burujabetasuna aldarrikatzen da (1825-8-11) Sucre eta Bolívarri esker.
Hain zuzen ere, azken honen izena hartuko zuen lurralde sortu berriak.
1826 Panamako Kongresurako deialdia.
1828 Bogotan, Manuelitaren patxadari esker (Askatzailearen Askatzailea deitua) bere bizitzaren aurkako eraso batetik bizirik ateratzen da.
1830 Abenduaren 17an hil zen Santa Martan (Colombia) bere nahia edo helburura lortu gabe: bere aberriaren batasuna.